2010/02/25

Kontzeptu-mapak: informazio sareak

Etxarri Aranatzeko Andra Mari ikastolan DBHn nengoela izan nuen lehen aldiz ikasketa-teknika honen berri. Garai haietan, nire inguruan bederen, gauza berria zen eta haiek egiten ikasi banuen ere, momentuan ez nintzen haien baliagarritasunaz jabetu ere egin.

Unibertsitatera iritsitakoan, orduan bai, ikasgai ezberdinetan izan nuen haien berri eta baita, haiek eguneroko lanean erabiltzen hasteko aukera ere. Eta piskanaka-piskanaka gai honen inguruan sakontzen jarraitu nuen.

Gaur egun, ni naiz nire ikasleei kontzeptu-mapak burutzen irakasten diharduena. Eta emaitza paregabea izan da; ez nuke inoiz pentsatuko 6 urteko ume batek nik 14-15 urtetan ikasitakoa horren azkar menperatuko lukeenik.

KONTZEPTU MAPAK. ZER DIRA? ELEMENTUAK.

ZER DIRA?

Kontzeptu-mapa edo adimen-mapa informazioa aurkezteko teknika bat da. Gai baten ikuspegi orokorra emateko erabiltzen da, kontzeptuak erlazionatuak eta hierarkikoki antolatuak agertzen direlarik.
Kontzeptu mapak informazioa azaltzea errazten du eta ahalbideratzen du gai baten inguruan ulermen maila ikustea. Bide batez, kontzeptuen ulermena eta memorizazioa bideratzen du.

ELEMENTUAK

KONTZEPTUAK:Izen batez izendatzen den objektua da, zeina irudiaren adierazpen gisa ere uler daitekeen. Batzuk elementu zehatz edo konkretuak adierazten dituzte (etxea, ura, animaliak), beste batzuek ordea, nozio abstraktuak (askatasuna,estatua).

LOTURA HITZAK: kontzeptuen arteko erlazioak ahalbidetzen dituzten juntagailu, preposizio, aditzondoak dira.

LOTURA GEZIAK EDO LERROAK:Normalean ez dira geziak erabiltzen, kontzeptuen arteko harremana lotura hitzen bidez zehaztua baitago. Ondorioz, kontzeptuak lotzeko lerroak erabiltzen direla esan genezake.


Hiru oinarrizko elementu hauekin proposizioak (unitate semantiko batean lotura hitzen bidez batutako kontzeptuak) sortzen dira, eta hauek dira benetan kontzeptu mapa osatzen dutenak.

Kontzeptu mapa (wikipedia)-tik eskuratuta

No hay comentarios:

Publicar un comentario