
Horixe da nik neure buruari behin eta berriz egin izan diodan galdera. Eta azkenean wq (hori baita bere laburdura) ikastaroan eman nuen izena. Egia esateko, izenagatik edo (badakizue, ingelesez izateak beti beldur piska bat ematen du, edo hori gertatzen zait niri bederen) gauza konplikatuago batean sartzen nintzela uste nuen. Baina ez, nahiko erraza da ulertzen.
Webquestak ikasleek sarean burutzen dituzten ikerketa-jarduerak dira, hauetarako informazio-iturri nagusia weba izanik. Helburuetako bat, ikasleek sarean gai zehatz bati buruz aurki dezaketen informazio kopurua murriztea da, izan ere, irakasleak zehazten baitu ikasleek zein web orri bisitatuko dituzten behar duten informazioa lortzeko.
Ez nuke mezu hau amaitu nahi, jarduera hau informazio bilaketan baino, honen eraldaketan oinarritzen dela argitu gabe. Alegia, ikasleek lortzen duten informazioarekin zeozer egin behar dutela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario