2010/02/25

Cmap Tools: kontzeptu-mapak burutzeko programa informatikoa



Cmap tools mapa kontzeptualak burutzeko doako programa informatikoa da. Mapak egiteko aukera eskeintzeaz gainera, edonork burututako kontzeptu-mapa zerbitzari publikoetan zintzilikatzea ahalbidetzen du. Horrexegatik, irakasleen nahiz ikasleen arteko internet bidezko lan kooperatiboa sustatzeko baliabide paregabea bilakatzen da.

Bere maneiua erraza da oso eta esan bezala aukera ezberdinak eskeintzen ditu:

- Mapa kontzeptualak burutzea.
- Irudi, soinu, bideo, testu nahiz web orriekin loturak egitea.
- Mapak elkarren artean estekatzea.
- Mapen aurkezpenak egitea.
- Esportatzeko aukerak ere eskeintzen ditu: irudiak, web orriak.



Programa deskargatzeko: http://cmap.ihmc.us:80/

Instrukzioak PDFn (Gazteleraz): http://www.esnips.com/

Instrukzioak On-line (Gazteleraz): http://cmap.ihmc.us/ (problemas de marcos con IE7).

Kontzeptu-mapak: informazio sareak

Etxarri Aranatzeko Andra Mari ikastolan DBHn nengoela izan nuen lehen aldiz ikasketa-teknika honen berri. Garai haietan, nire inguruan bederen, gauza berria zen eta haiek egiten ikasi banuen ere, momentuan ez nintzen haien baliagarritasunaz jabetu ere egin.

Unibertsitatera iritsitakoan, orduan bai, ikasgai ezberdinetan izan nuen haien berri eta baita, haiek eguneroko lanean erabiltzen hasteko aukera ere. Eta piskanaka-piskanaka gai honen inguruan sakontzen jarraitu nuen.

Gaur egun, ni naiz nire ikasleei kontzeptu-mapak burutzen irakasten diharduena. Eta emaitza paregabea izan da; ez nuke inoiz pentsatuko 6 urteko ume batek nik 14-15 urtetan ikasitakoa horren azkar menperatuko lukeenik.

KONTZEPTU MAPAK. ZER DIRA? ELEMENTUAK.

ZER DIRA?

Kontzeptu-mapa edo adimen-mapa informazioa aurkezteko teknika bat da. Gai baten ikuspegi orokorra emateko erabiltzen da, kontzeptuak erlazionatuak eta hierarkikoki antolatuak agertzen direlarik.
Kontzeptu mapak informazioa azaltzea errazten du eta ahalbideratzen du gai baten inguruan ulermen maila ikustea. Bide batez, kontzeptuen ulermena eta memorizazioa bideratzen du.

ELEMENTUAK

KONTZEPTUAK:Izen batez izendatzen den objektua da, zeina irudiaren adierazpen gisa ere uler daitekeen. Batzuk elementu zehatz edo konkretuak adierazten dituzte (etxea, ura, animaliak), beste batzuek ordea, nozio abstraktuak (askatasuna,estatua).

LOTURA HITZAK: kontzeptuen arteko erlazioak ahalbidetzen dituzten juntagailu, preposizio, aditzondoak dira.

LOTURA GEZIAK EDO LERROAK:Normalean ez dira geziak erabiltzen, kontzeptuen arteko harremana lotura hitzen bidez zehaztua baitago. Ondorioz, kontzeptuak lotzeko lerroak erabiltzen direla esan genezake.


Hiru oinarrizko elementu hauekin proposizioak (unitate semantiko batean lotura hitzen bidez batutako kontzeptuak) sortzen dira, eta hauek dira benetan kontzeptu mapa osatzen dutenak.

Kontzeptu mapa (wikipedia)-tik eskuratuta

2010/02/24

WQ baten atalak

Webquestak bost atal ezberdinez osatzen dira:

- Sarrera: ikasleei burutuko duten wqari buruzko oinarrizko informazioa ematen zaie.

- Atazak: hau da wqaren atalik garrantzitsuena. Bertan wqaren amaieran ikasleek aurkeztu behar duten lanaren zehaztasun guztiak ematen zaizkie.

- Prozesua: Ataza burutzeko urratsak eta loturak/estekak agertzen dira.

- Ebaluazioa: ikasleei burutuko duten lana zein irizpideren arabera ebalutua izanen den azaltzen zaie. Irizpide hauek ahalik eta zehatzen azalduko zaizkielarik.

- Ondorioak: azken atal honetan landutakoaren laburpentxo bat, hausnarketaren bat... jarri dezakegu.

Hau guztia ikusirik inork galde lezake: eta zein ezberdintasun dago wq baten eta jarduera sekuentziatu baten artean? Bada, wqak sarean burutzen diren jarduera sekuentzizioak direla eta arrazoi honexegatik motibagarriagoak izan daitezkeela. Eta hau ez da gutxi.

Baina... ze demontre ote dira webquestak?


Horixe da nik neure buruari behin eta berriz egin izan diodan galdera. Eta azkenean wq (hori baita bere laburdura) ikastaroan eman nuen izena. Egia esateko, izenagatik edo (badakizue, ingelesez izateak beti beldur piska bat ematen du, edo hori gertatzen zait niri bederen) gauza konplikatuago batean sartzen nintzela uste nuen. Baina ez, nahiko erraza da ulertzen.

Webquestak ikasleek sarean burutzen dituzten ikerketa-jarduerak dira, hauetarako informazio-iturri nagusia weba izanik. Helburuetako bat, ikasleek sarean gai zehatz bati buruz aurki dezaketen informazio kopurua murriztea da, izan ere, irakasleak zehazten baitu ikasleek zein web orri bisitatuko dituzten behar duten informazioa lortzeko.

Ez nuke mezu hau amaitu nahi, jarduera hau informazio bilaketan baino, honen eraldaketan oinarritzen dela argitu gabe. Alegia, ikasleek lortzen duten informazioarekin zeozer egin behar dutela.

Euskarazko webquest blog sarea

Ikasturte honetan webquest ikastaroa egin dut eta oso baliabide interesgarria iruditu zait gure eskoletan erabiltzeko. Izan ere, nire aurreiritzi guztien kontra, nahiko erraza baita hauek sortzea.
Sarean wq eredu aunitz eta baita hauek egiteko web orri ezberdinak aurki ditzakegun arren, gutxi dira euskaraz agertzen direnak.
Horrexegatik, hurrengo proposamena luzatu nahi dizuet: euskarazko webquest blog sare bat burutzea. Nor animatzen da?